XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ekologikoaren irudia aurkitzeak, Estatuaren babes ekintza izan ezik, ondasun eta eskubide berezi bat ere babesten dela suposatzen du.

Baina, noiz esan dezakegu gizon-emakumeen ekintzek, giro egoki baterako eskubidea hautsi dutela? Eta noiz biosferaren parametroak aldatu direla?

Hau horrela estimatzeko irizpiderik lantzerik ba al dugu?

Zuzenbide positiboak ezarritako oinarriak errespetatzen ez direnean, ingurugiro legeriaren hausketa dagoenik ezin da ukatu.

Baina honetaz gain, legegile eta epaileak, biosferako parametroak arriskuan jartzen dituen jokabide baten aurrean daudela konturarazteko irizpide multzo bat behar dugu.

Besteak beste, gizaki guztiek biosferaren erabilera hura eraman izango bagenu pairatuko liratekeen ondorioen hipotesia aztertu beharko genuke, gizon-emakume haien jokaera giro egokirako eskubidean hautsi duela baieztatzeko.

Gizaki guztiok daukagu, bere onera bueltatzeko eta garbitzeko biosferak duen ahalmenaren kuota berdinarako eskubidea.

Eta Nazioarteko Deklarazioek diotenaren kontra, hau ez da praktikan ematen.

Zenbait lurraldeek guk igorritako CO2 kantitate aina botako balute, atmosferak gas hori zurgatu eta garbitzeko gaitasuna agortuko zen.

Kasu hauetan, argi ta garbi, legez kontrako jokabide baten aurrean gaude, giro egoki baterako eskubide eta berori atxikitzen zaion biosferaren erabilera berdineko eskubidearen kontrakoa.

Iparraldeko garapen ekonomikoa, garatzeko bidean dauden herrialdeetan gu bezainbat baliabide natural kontsumitzen ez dituztelako eta gutxiago kutsatzen dutelako batik bat lortu dela, denon jakinean dago.

Gu bezala biziko balira, biosferaren parametroen aldaketa larri bat emango litzateke, gure espeziea, seguraski, arriskuan jarriz.

Onespen eta inolako baimenik eskatu gabe, fenomeno hauek ikasi eta aztertzen duten ekonomisten hitzetan, ingurugiroko kredito bat eskuratu dugu, eta justiziak eskatzen duen lez, bakoitzari dagokiena bueltatzeaz gain, gure biosfera garbitzeko eta bere onerara ekartzeko duen gaitasunaren, gure biztanleriari egokitutako erabilera proportzionalera jo beharko genuke.

Hausnarketa honekin bukatzeko, gure espeziea, urte askotaz, giro osasuntsu batetaz gozatu duela esan dezakegu, onarpen formala duela gutxiko gertakari bat izan arren.

Aitzatespen juridikoa, lehen naturalki gozatzen genuen zerbait bapatean arriskuan jarri delako dator, bere babesa premiazkoa gertatuz.

IV. ONDORIOAK

Hitzarmen eta Deklarazioek adierazten duten bezala, Nazioarteko Zuzenbidearen aldetik, ingurugiro egoki baterako eskubidearen mailakako onarpen bat egon dela baieztatuz buka dezakegu lan hau.

Era berean, estatuen araudiak, eskubide berezitzat hartzen ari dira azkeneko hau, lerro hauetan zehar ezberdindu nahi izan ditugun bi eskubideen banaketa zehatz bat egiten ez badute ere: ingurugiro egoki baterako eskubidea, biosferaren parametroetaz gozatzekoa alegia, eta honen babesarako dugun eskubidea, hain zuzen ere, herri-erakundeei giroa babestu eta erreparatzeko. horrela beharrezko gertatzen denean, eman behar dituzten baliabide eta neurriak eskatzeko eskubidea.

Izan daiteke, bi eskubideen arteko gertatzen den nahasketa, ingurugiro eskubidea goi mailako babes juridiko batera ezin ematearen arrazoia izatea.